Olentzero Begi Gorri

Olentzero begi gorri

nondik hartu dek arrain hori

Zurriolako harkaitzetan

arratseko hamaiketan

armarioan sagua

haren ondoan katua

etxe honetako limosnakin

beteko degu zakua.

 

O, O, O, bihar Olentzero

I, I, I, etzi Eguberri

kantatu Olentzerori.

 

Eguberri berri

nik atorra berri,

Eguberri zahar

nik etorri zahar,

Maukarik ez

nik axolik ez.

 

(Donostiako Xabier Barriolak bidalita)

 

LAU TEILATU

 

Hemen gaude ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo... zelan dijua
zure bufanda txuria.

Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.

Goxo-goxo
kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt.
Negarrik ez,
txuri zaude ta malkoak
zure kolorea kentzen dute.

Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan

Felix-felix bihar
berriz egongo gara
txanpain apur batekin;
diru gabe baina
izarrak gurekin daude,
piano baten soinuaz.

Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan

Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan

 EGUN DA SANTIMAMIŅA

 

Egun da Santimamiņa
benetan egun samina.
Goiko zeruak gorde dezala
luzaro neure arima.

Esanen dizut egia
hau ez da usategia;
erroi artean izan nintzaden
benetan ausartegia.

Egun da Santimamiņa
benetan egun samina.
Goiko zeruak gorde dezala
luzaro neure arima.

Itsas aldean izarra,
hari begira lizarra;
euskara salbo ikusi arte
ez dut kenduko bizarra.

Egun da Santimamiņa
benetan egun samina.
Goiko zeruak gorde dezala
luzaro neure arima.

Kantatu zuen oilarrak,
argitzen dira belarrak;
Ageda gure martiriari
moztu zizkaten bularrak.

Egun da Santimamiņa
benetan egun samina.
Goiko zeruak gorde dezala
luzaro neure arima.

Bularrak moztu zizkaten eta
Euskal Herriak diotsa,
solomu luze dultzerik gabe
eman zaidazu bihotza.

Egun da Santimamiņa
benetan egun samina.
Goiko zeruak gorde dezala
luzaro neure arima.

Eman zaidazu bihotza eta
ken berriz nahigabeak.
Esan noiz garen izanen gure
etorkizunen jabeak.

Egun da Santimamiņa
benetan egun samina.
Goiko zeruak gorde dezala
luzaro neure arima.

EH TXO

 

 

Gogoratzen haiz ze ondo
pasatzen gintuen
kriston martxa zegon
sasoi ilun hoietan
gaur dirudi
demokraziak utzi
haula pott egina
ipurdi hartzeari
gustua hartua dioala

Inorako bidean doazen
hanka motel hoiek
nork esango zian hireak direla
leku guztitatik
korrika ibiltzen hintzen,
egunero
ta orain ikusten haut
zintzilik eta
guztiz aiko-maiko.

Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Eh txo! Gehiegi itxoiten duk

Hire begirada herabetiak
agertzen dik
zer egin jakingabetasunak
indargabetu haula
benetan zeharo
akabatuta hago(e)la
ematen dik (e)ta
ezin duk konformagaitz bat izan
hintzela gogoratu

Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Leku guztitatik
korrika ibiltzen hintzen,
egunero
ta orain ikusten haut zintzilik eta
guztiz aiko-maiko.
gaur dirudi
demokraziak utzi
haula pott egina
ipurdi hartzeari
gustua hartua dioala
benetan zeharo
akabatuta hago(e)la
ematen dik (e)ta
ezin duk konformagaitz bat izan
hintzela gogoratu

Atera hadi kalera,
ta berreskura hire martxa
itxoiten ezin duk ezer lortu
atera hadi kalera,
ta berreskura hire martxa
itxoiten ezin duk ezer hortu

Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Eh txo! Gehiegi itxoiten duk
Eh txo! Gehiegi itxoiten duk

 

ITZULI