1- Zein da alderantziz jarriz gero gutxiago balio duen zifra?
2- Zein zenbaki da erdia kentzen badiozu emaitzatzat 0 ematen duena?
3- 6 pintorek eraikin bat margotzeko 3 egun behar badituzte zenbat egunetan margotuko lukete eraikin bera 9 pintorek?
4- Zer egiten dute 6 emakumek juntu?
5- Zergatik erotu zen matematikako liburua?
6- Zer gertatzen da Madrilen eta Buenos Aireses-en jaiegunetan barne arratsaldeko bostetatik seietara bitartean?
7-Zergatik du nahiago bizarginak bi argalei bizarra moztea gizen bati baino?
8- Nekazari batek 4 lasto pila ditu soroan eta 3 lasto pila ganbaran. Zenbat lasto pila izango ditu guztiak batuz gero?
9- Zer zenbakik du duen balioaren adinako letra kopurua?
ERANTZUNAK
1- (9)
2- (8)
3- (2)
4- DOZENA ERDI
5- Problema ugari zituelako
6- Ordu bete
7- Bikoitza irabazten duelako
8- Lasto pila bakarra
9- B-E-D-E-R-A-T-Z-I